Manifest Bloc Negre – 11 Set’07 (Basc)

Agintzen duenak agintzen duela, beti boterearen kontra!

Agintea beti egon da present gure bizitzetan. Txikitatik gurasoen, aisu-maistren edo telebistaren aginteak inposaturiko arauak onartarazi ahi izan dizkigute. Esaten digute: Bizi zaitez, kontsumitu eta kitto. Gizarte mailan ere, unean-uneko gobernuak dio egin daitekeena eta noski, ezin daitekeena egin; pentsatu daitekeena eta ezin daitekeena. Eta bosta axola zein gobernutaz ari garen, azken finean denek berdina esan ohi dute. Ustezko demokrazia baten atzean izkutaturik multinazionalen interesei soilik egiten diete men, haiek baitira azken baten gure bizitzak erregulatzen dituzten arauak ezartzen dituztenak.

Gobernuek, -eta berdin zaigu Espainiarn estatukoak, Frantziarrekoak, Andorrakoak edo balizko Kataluniar estatu batekoak diren-, inguruneak txikitzen dituzte: Merkataritza multinazionala bultzatuz, esanez gure onurarako dela, baina egitan boteretsuen probetxurako soilik. Garraiobide elitistak eraikiz, AHT bezala, gainera edonolako kondiziotan (16 ordutara ere iristen diren laneko txandekin; jada 12 langile hil dira bertan). Espekulazioari baimenduz eta baita hari lagunduz, azpiegitura handietan inbertsioak eginez, inmobiliariek kaskarrekoa har ez dezaten. Enpresa publikoak pribatizatuz. Gure ingurugiroa deuseztuz, l’Obac mendilerroan eraiki nahi den errepidean adibidez, edo Balear irletan beharrezkoak ez diren autobien eraikuntzan. Tentsio Oso Altuko linea inposatuz. Gutxika-gutxika Ebro ibaiaren trasbasea gauzatuz. Llobregat ibaiaren itsasoratzea lekuz aldatuz. Torredembarra edo  Muntanyans bezalako hondartzak deuseztuz. Nekazari eta abeltzain txikien Kalterako ustiapen erraldoiak bultzatuz. Zelai eta basoak txikituz ekimen espekulatiboak babestu eta bultzatzeko Baix Llobregat, Tarragona, Empordŕ, Osona, L’Horta, Mallorca eta beste hainbat lekutan. Eta horrela beste asko eta asko. Baina hau haie ez zaie inporta, izan ere, beraien agintea erabiliz azkenean guztiak gauzatuko dituzte.

Hau guzti hau garapenaren pagots horren atzean izkutatzen den inposaketa baten bidez gauzatzen da. Hemen ageri da behin eta berriz agintea. Guztia bere kontrolpean izan nahi duen estatu baten agintea. Jendilaje zital baten onurarako idatziak izan diren lege batzuen agintea. Gizarte hontan bizitzeko nork balio duen eta nork ez esaten digun agintea, arauok betetzen ez dituztenak espetxe edo zoroetxeetan giltzapetzen dituena. Eta hau posible ez denean gure baitan beldurra sarrazten duena, bere arauei men egin diezaiogun. Honela bihurtzen dute estatu-terrorismoa beraien oinarriko tresna, honela gero eta gehiago dira errepresio-indarrak, honela inguratzen dituzte manifestapenak, honela katxeatzen dute jendea, honela atxilotzen ganorazko frogarik gabe, honela zelatatzen dute egiten edo esaten duguna. Honela…

Honegatik guztiagatik, orain inoiz baino gehiago, botere eta agintearen aurkako agertzen gara. Ez dugulako behar inolako baimenik hau edo bestea egiteko. Nazkatuta gaudelako beraiei soilik laguntzen dieten arau batzuei kasu egiteaz. Edozein aginte gure ustetan hutsala delako; guk nahi dugun gizartean ez dagoelako inolako aginterik.

Bloke Beltza,
2007-ko irailak 11.